Askapena erakundearen 30. urteurrena ez galtzeko busak antolatu dituzte Irundik
Urriaren 7an, Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak 3o urte beteko ditu. Ospatzeko, egun osoko egitarau zabala antolatu dute Berriozarren.
- 11:00etan: Euskal Herritik koloretako mundura irri, kanta eta dantza Porrotxekin, Euskal Herria plazan.
- 12:00etan: ‘Borrokak uztartzen herriok burujabe!’ ekitaldi politikoa, Musika eskolan.
- 14:30ean: Bazkari internazionalista (txartelak 10 euro), Ilargi pistan. Ondoren, Pantxo bakarlari mexikarra eta Elektrotxaranga.
- 22:00etan: Che Guevarari omenaldia, Ilargi pistan. Ondoren, The Trikiteens, Bide Bakarra, Ahuntzape eta Sorkun-en kontzertuak. Gaua amaitzeko, DJ Tarantistak eta DJ Majaris, Zulo Alai elkartean.