Asteburuan egingo duten jaialdiaren harira, Irungo Udaleko Kultura sailak erakusketa berezia antolatu du CBAn.
Siniestro Total taldearen kontzertuko une bat, 2015ko Irun Rock jaialdian.
Irun Rock musika Jaialdia asteburuan iritsiko da Irunera. Jaialdiaren harira, Irungo Udaleko Kultura sailak erakusketa berezia antolatu du.
Larunbatera bitarte, San Juan plazako CBA Kultur Gunean, musikarekin erlazioa duten Iñaki Gonzalez “Fortun” irundarren azken lanak ikusgai izango dira. Larunbatean, 9:00etatik 20:00ak bitarte eta astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00ak bitarte zabalduko ditu ateak erakusketak. Gonzalezen lanen artean, azken zazpi Irun Rock edizioen kartelak daude.