Larunbatean, 17:00etatik 20:00etara, Zabaltza plazan hogei bat postu ipiniko dituzte, erakunde bakoitzak euren proiektuak aurkezteko.
Iazko Bakearen Nazioarteko Eguna Zabaltza plazan.
Datorren larunbata, hilak 30, Bakearen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Irungo Udalak, hiriko hainbat erakunderekin elkarlanean, arratsalde osoko egitaraua antolatu dute.
17:00etatik 20:00etara, Zabaltza plazan hogei bat postu ipiniko dituzte, euren proiektuak edota jarduera zein den plazaratzeko. Gainera, arratsaldean zehar, jolasak, tailerrak edota erakusketak prestatu dituzte, adin tarte guztietako irundarrek gozatu ahal dezaten.
Ondorengoak dira larunbateko egunean parte hartuko duten erakundeak: Behar Bidasoa, Txingudi Vida, Taupadak, D.O.A. Denok Osasunaren Alde, fundacion Proyde-Proega, Mundubat Fundazioa, Fundacion Vicent Ferrer, Comite de Solidaridad Oscar Romero, Fundacion Derandein, Haurralde Fundazioa, FISC Fundacion Internacional de Solidaridad Compañia de Maria, Asociacion Intxaurrondotik Wukrora, ONGD Calcuta Ondoan, ONGD Prosalus, Solidaridad Internacional. Amnistia Internacional, Munduko Begiak, Chiapas Enea, ONG Abarka eta Asociacion Hondarribia Katsikas.