Hilaren 30era bitarte, 'Emakume ezberdinak' edota 'Asertibitatea' ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
Ahalduntzeari bultzada emateko, bi ikastaro berri antolatu dituzte.
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate sailak emakumeen ahalduntzea bultzatzeko bi ikastaro berri antolatu ditu. Hilaren 30era bitarte, ‘Emakume ezberdinak’ edota ‘Asertibitatea’ ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Bi ikastaroak Palmera Montero Gunean izango dira.
‘Emakume ezberdinak’ ikastaroan, kultura ezberdinetako emakumeak elkartuko dituzte, emakume izatea eta zer suposatzen duen ikertzeko. Bost galderari erantzuna emateko, bost saiotan banatuko dute ikastaroa: ‘Zer da emakume izatea?’, ‘Zer suposatzen du emakume eta etorkina izatea?’, ‘Gu, hainbeste zaintzen dugula, baina gu gutxi zaintzen gaituztela’, ‘Amak, hemen, hor eta betirako’ eta ‘Gure sexualitatea, plazerra eta arriskua’. Izen ematea 8,25 eurokoa da eta urriaren 5etik eta azaroaren 30era bitarteko ostegunetan egingo dute Palmera Montero Gunean, 12:00etatik aurrera.
Bestalde, ‘Asertibitate’ ikastaroan genero komunikazio estiloak ikertuko dituzte; hitz egiteko emakume askok pairatu izan dituzten arazoetaz arituko dira. Matrikularen prezioa 15,55 eurokoa da eta urriaren 9tik azaroaren 27ra bitarte egingo dute, asteazkenero, 17:30etatik 19:30etara.
Izen emateko,
Irungo Udaleko web orrialdeko berdintasun saila edota 010 telefono zenbakia jarri dute eskuragarri.