Elkarteak jakinarazi duenez, bildutako hondakinen kantitatea eta aniztasuna "oso handiak" izan ziren.
Ur bizietako kirolariek hondakin kopuru handia jaso zuten San Miguel inguruan.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko Ur bizien sekzioak Bidasoa ibaia garbitu du asteburuan. Ur bizietako kirolariak bizikletaz igo ziren San Miguelera, taldeak entrenatzeko erabiltzen duen eremua garbitzen hasteko. Bertan, piraguetan sartu eta ibaiaren ubidea eta ertzak sakon garbitzen aritu ziren, entrenatzeko beharrezkoak dituzten eslaloneko ateak errekuperatu eta berriro kokatzen zituzten bitartean. Elkarteak jakinarazi duenez, bildutako hondakinen kantitatea eta aniztasuna “oso handiak” izan ziren.