Izen emateko epea gaur ireki dute eta plaza guztiak bete arte irundarrek aukera izango dute apuntatzeko.
Gaur aurkeztu dute 2017-2018 ikasturtea.
Urritik ekainera bitarte, Irungo Kultura sailak bideratuta, tailer eta ikastaro berriak antolatu dituzte Irungo Marrazketa eta Margoketa Udal Akademian. Izen emateko epea gaur ireki dute eta plaza guztiak bete arte irundarrek aukera izango dute apuntatzeko. Anaka auzoko Reina Fabiola kaleko akademian izango dira ikastaro guztiak.
Datozen hilabeteetan, tailer artistikoak, hezitzaileak edota solidarioak egingo dituzte. Bi ikastaro ezberdin antolatu dituzte: astean bi ordukoa (288,45 euro helduek eta 249,70 adin txikoek) eta astean lau ordukoa (553,30 euro helduek eta 425,80 euro adin txikikoek). Informazio gehiago, HAZ bulegoan, edota Udaleko Kukltura eta Kirol sailean eskuragarri dago.