Urriaren 15era bitarte, 12-17 urte bitarteko gazteei bideratutako programan izen emateko epea zabalik dago.
Irunen ikuspegi orokorra.
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate sailak aurtengo ‘Gazteekin’ programa aurkeztu berri du. Urriaren 15era bitarte, izen emateko epea zabalik dago.
Joan den astean aurkeztutako ‘Gurasoekin’ programaren hildo berbera eramango dute gazteei bideratutako 2017-2018 ikasturteko edizioan. Helburu bezala, 12 eta 17 gazteek pairatzen dituzten arazoei erantzun bat ematea du programak, psikologo batzuekin egingo dituzten saiotan. Eskolatik at, munduko errealitateari aurre egin ahal izateko irizpideak eta aholkuak jasoko dituzte parte hartuko duten irundar gazteek.
Partaideak bi talde ezberdinetan banatuko dituzte, astero elkartuko diren 75 minutuko saioetan. Lehena, 12 eta 14 urte bitartekoei bideratutako saioak izango dira; bigarrena berriz, 15 eta 17 urte artekoentzat.
Programa doakoa izango da eta Palmera Montero gunean egingo dute (data zehazteke oraindik). Lehen taldea 17:30etatik 18:45etara elkartuko da; bigarrena, 16:45etatik 20:00etara. Izena emateko,
Irungo Udaleko web orrialdearen bitartez edota 010 telefono zenbakian informazio guztia eskuragarri dago.