Hamabi dantzariz osatutako taldeak taularatuko du ‘Maurizia’
Edu Murumendiarazek zuzentzen duen Aukeran Dantza Konpainiak Maurizia ikuskizuna taularatuko du igandean, urriak 1, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, XIII. Dantza Zirkuituaren barnean. Karmele Jaiok idatzitako testu batean oinarritzen da lana, Maurizia Aldeiturriaga zeberioztar panderojole zenaren bizitzan abiapuntua duena.
Sarrerak Arma Plaza kultura eta turismo gunean eros daitezke dagoeneko, emanaldiaren bezpera arte. 6 euro balio du sarrera orokorrak eta 3 euro 18 urtetik beherakoena. Interneten ere eros daitezke, Kutxabanken atarian, eta, igandean bertan, Itsas Etxeko leihatilan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik hasia. 20:00etan hasiko da emanaldia.
Maurizia. Fitxa teknikoa
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz.
Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe.
Testua: Karmele Jaio.
Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Ane Anza eta Aukeran.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.