Hilaren 30ean eta urriaren 1ean, Bidasoko Abesbatza Jaialdia egingo dute berriz ere Irunen.
Ametsa Abesbatzaren irudia.
Hilaren 30ean eta urriaren 1ean, Bidasoko Abesbatza Jaialdia egingo dute berriz ere Irunen. Aurtengo programan, formato berria aurkeztuko dute, musika eta literatura batuz. Horretarako, abesbatzez gain, Bidasoko idazleak elkartzen dituen Oskarbi 21 elkarte kulturalarekin elkarlanean arituko dira.
Amaia Kultur Zentroak jasoko du jaialdia. 30ean, 19:00etatik aurrera, Oskarbi 21 elkarteko idazleak eta Kantauri eta Ametsa koruek musika-literatura saioa eskainiko dute. Urriaren 1ean ere, 19:00etatik aurrera, Oskarbi 21 oholtza gainera igoko dira, Iruñeako Orfeio eta Ametsa Gazte abesbatzekin batera.
Jaialdiko sarrera hamar euroko da, baina bi egunetarako bonoa ateratzeko aukera dago (16 eurotan). Irungo BAZ bulegoan adota Kutxabank eta Amaia Kultur Zentroan eskuragarri jarriko dituzte. Informazio gehiago, Bidasoko Abesbatzaren Facebook orrialdean.