Prozesuarekin, auzotarren iritziak jaso nahi dituzte, etorkizuneko Larreaundi eremua diseinatzen hasteko.
Larreaundi auzoko obrak egiteko proiektuaren enkargua egingo dute.
Azken asteetan, Larreaundi inguruko azpiestazio elektrikoa eraitsi dute. Eremuaren deskontaminazio prozesua amaitu bitartean, Udaletik, urrirako, prozesu partehartzaile bat jarriko dute martxan.
Prozesuarekin, auzotarren iritziak jaso nahi dituzte, etorkizuneko Larreaundi eremua diseinatzen hasteko. Eremuaz gain, urrian abiaraziko duten prozesuan Iñigo de Loyola kalea berrurbanizatzeko eztabaida ere egingo dutela jakinarazi dute Udaletik.
Larreaundi ingurua berritzeko, Udalak, 32.000 euroko aurrekontua du.