Atzo, Katalunian abian jarri duten prozesuari babesa emateko, Hondarribia eta Irunen elkarretaratzeak egin zituzten.
Irungo San Juan plazan elkartu ziren atzo.
Atzo, Katalunian abian jarri duten prozesuari babesa emateko eta urriaren 1erako antolatu duten herri galdeketari sostengua emateko, Irun eta Hondarribian elkarretaratzeak egin zituzten. Irunen, 20:00etan, San Juan plazan hamarka lagun elkartu ziren; Hondarribian berriz, 19:30ean, San Pedrora ere herritar mordoa gerturatu zen.
Irunen, EH Bildu, Irun Ahal Dugu, EAJ, LAB eta ELA-k egin zuten bat elkarretaratzearekin.
Hondarribian hamarka lagun bertaratu ziren San Pedro kalean.