Familiko bizikidetza ahalik eta onena izateko, zazpi eztabaida talde antolatu dituzte, Irungo gurasoei irizpideak, erantzunak eta aholkularitza eskaintzeko.
Gaur aurkeztu dute programa Irungo Udalean.
Irungo Udaleko Gizarte Onzigate sailak, guraso eta haurren arteko komunikazio positiboa sustatzeko, hogeitalaugarren Gurasoekin programa jarri du martxan. Gaur aurkeztu dute Ongizate ordezkari Sergio Corchon eta Ane Elosegui, Jon Arruabarrena eta Irune Hernandez terapeutek.
Gurasoek haurrekin bizitutako esperientziak hobetzeko helburuarekin ekin zioten programari, ama eta aita bezala dituzten beharrei erantzun bat eman ahal izateko. Bizikidetza ahalik eta onena izateko, egunero elkartuko diren zazpi talde antolatu dituzte, Irungo gurasoei irizpideak, erantzunak eta aholkularitza eskaintzeko. Gainera, talde horiek psikologo edota terapeuta talde batek gidatuko ditu. Programa, 2017-2018 ikasturte osoan zehar egingo dute.
Programan parte hartu ahal izateko izen ematea doakoa da, eta hainbat adin-tarte eta ordutegi ezberdinetan apuntatzeko aukera izango dute guraso irundarrek. Gidari bezala arituko diren profesioanalak Ana Elosegi, Gema Campo, Juanjo Villegas, Ion Arruabarrena, Andrea Aranguren eta Begoña Arruabarrena izango dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hilaren 28an, Palmera Montero gunean, informazio saioa egingo dute 19:00etatik aurrera. Izen emateak,
Irungo Udaleko web orrialdean edota 010 telefono zenbakian egin beharko dira.