Datorren ostiral eta igandean, Dantza Hirian egitasmoak Irun eta Hondarribiko kaleak dantza eta musikaz beteko ditu.

Hainbat dantza ekitaldi antolatu dituzte ostiralerako.
Dantza Hiria programa bueltan da. Datorren ostiralean, hilak 22, Irungo Zabaltza eta Jose Manuel Amunarriz plazak dantza eta musikaz beteko dituzte. Igandean berriz, Hondarribiaren txanda iritsiko da.
Dantza garaikidea kalera aterako dute ostiralean Irunen. 17:30etatik aurrera, dantza eta marrazki tailerrak nagusi izango dira bi plazetan. Gainera, ikuskizun ezberdinak antolatu dituzte, adin guztiei bideratuak; horietatik bi Zabaltzan eta bat Jose Manuel Amunarriz plazan izango dira.
Igandean, hilak 24, Dantza Hirian egitasmoa Hondarribira iritsiko da. 18:00etan, dantza eta marrazki tailerra egingo dute San Pedro kalean. Ondoren,
Suddenly eta
Larrua ikuskizunak eskainiko dituzte (San Pedro kalean eta Santiago plazan).