Alkatea auzoetan programaren hurrengo bilera asteazkenean izango da; aurrekontu partehartzaileak definitzeko azken saioa berriz, ostegunean.

Aurrekontu partehartzaileak definitzeko saioetako bat.
Irungo Udalak bideratutako alkatea auzoetan programa amaitze bidean da. Datorren asteazkenean, hilak 20, Jose Antonio Santano Irungo alkatea Kateako bizilagunekin elakartuko da, euren ideia edota iritziak jasotzeko. 19:00etan izango da, Katea auzo elkartean. Bilerara joateko arazoak dituzten irundarrentzat,
Irungo Udaleko web orrialdean iritziak jasotzeko dokumentu bat jarri dute.
Aurrekontu partehartzaileak, azken bilera
Udalak jakinarazi duenez, aurrekontu partehartzaileen prozesua amaitzear da. Datorren ostegunean, hilak 21, 19:00etan, Luis Mariano zentroan azken bilera egingo dute. Orain arte proposatutako ideien artean, bost izan dira bizilagunen aldetik bozka gehien jaso dituzten proiektuak: Anzarango tenis pisten hobekuntza, Ficobako parkinera iristeko seinaleen instalazioa hiriko sarreran, Pinarreko parkearen berrikuntza, Letxunborro inguruan botoiez sakatzeko semaforo berri baten kokapena eta Gaztainondo eta geltoki arteko igogailua.
Urriaren 6tik 15era bitarte izango dute aukera irundarrek, Irun Txartela bidez, proposamenen artean bozkatzeko.