Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

2018aren hasieran abiatuko dituzte Hondarribia kaleko lanak

Hondarribia kalearen berritzea adosteko parte hartze prozesua egin du Irungo Udalak, 89 partaiderekin. Haien ekarpenak kontuan hartu dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2017/09/19
hondarribia.kalea

Hondarribia kale berrituaren argazki muntaia.

Irungo Udalak iragarri duenez, Hondarribia kalea itxuraldatzeko lanak 2018aren hasieran abiatzea jarri dute helburutzat. Orain, egitasmoari azken ukituak emango dizkiote, ondoren lanak esleitu eta esandako epean makinek obrak hasteko. Orain arte landutako egitasmoaren arabera, bi aldeetako espaloiak zabalago egingo dituzte (ezkerreko aldea zabalagoa izango da, eta eskuinekoan autoak aparkatzeko plazak izango dira). Hortaz, San Migueleraino bide bakarreko errepidea izango da, eta San Miguel plaza osoa oinezkoentzat. Behin plaza hori pasata, joan-etorriko bideak mantenduko dira auzoko trafikoa erraztearren. Cristina Laborda Mugikortasun eta Hirigintza Lanen ordezkariak egitasmoaren aurkezpenean azaldu zuenez (hilaren 14an aurkeztu zieten inguruko bizilagunei), 2011an hasitako egitasmoaren jarraipena izango da honakoa. Orduko hartan, Hondarribia kalea Zubimuxu plazaren eta Anzaran kalearen artean egin zituzten berritze lanak. Parte hartze prozesua Hondarribia kalea eraberritzeko egitasmoak herritarren ekarpenak jaso ditu. Horretarako parte hartze prozesua ireki zuen udalak. Horretan 89 irundarrek parte hartu dute. Udalak esan duenez, gehienak ados agertu ziren udalak hasieratik planteatutako egitasmoarekin, eta ekarpenak egin dituztenen hainbat ideia txertatu dituzte behin betikoa osatzeko, tartean zamalanak errazteko guneak sortzea, kalean zuhaixkak jartzea, edo autobus geltokian estalkia jartzea. Lanek irauten duten bitartean, eta aparkalekuak gutxituko direnez, Pinarreko parkinean autoak uzteko erraztasunak emango ditu udalak: hori egin nahi dutenek, hilean 40 ordainduta, plaza izango dute parkin horretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.