Kasino Zaharrean aurkeztu zuten ikasturte berriko Ttipi-Ttapa.
Hirurogei urtetik gorakoentzako Ttipi-Ttapa programak ostiralean hasi zuen ikasturte berriko bidea, oporraldiaren ostean. Ibilaldi osasungarriak egiteko programa da, herritik zehar. Begirale batek zuzentzen ditu ibilaldiak.
Ostiraleko egingo dituzte egitasmoaren barruko ibilaldiak. 11:00etan abiatuko dira, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute. Doan da bertan parte hartzea.