Izen emateko ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara izango da.
Hondarribiko Udal Euskaltegia.
Hondarribiko Udal Euskaltegian izena emateko datorren astelehenera bitarte, hilak 25, epea zabalik dago oraindik. Izen emateko ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara izango da. Ikasle berrientzako ordutegi bereziak prestatu dituzte: astean bitan, hirutan edo lautan. Gainera, Udalak bekak badirela eta langabezian daudenentzat ikasturtea doan izango dela gogorarazi nahi izan dute. Informazio gehiago,
Udal Euskaltegiko helbidera idatziz edota
Hondarribiko Udaleko web orrialdean eta 943 64 12 16 telefono zenbakian eskuragarri dute hondarribiarrek.