Udal Haurtxokoen 2017-2018 ikasturte berriari hasiera eman diote gaur.
Gaur aurkeztu dute datozen hilabeteetan martxan jarriko duten Haurtxokoa programa.
Udal Haurtxokoen aurtengo ikasturte berriari hasiera eman diote gaur. Berritasun bezala, 2017-2018 ikasturterako Txiki Lab Haurtxoko berria irekiko dute Palmera Montero gunean.
Haurtxokoa 4-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako eremu sortzaile, estimulagarri eta hezigarria da. Bertan, tailerrak, irteeerak eta familiarekin egiteko ekintza ezberdinak eskainiko dituzte, haurren trebezia soziala, kulturala eta artistikoa garatzeko.
Haurtxokoan parte hartzeko interesa dutenek, hilaren 18tik 29ra,
Irungo Udaleko web orrialdean izena eman beharko dute. Kuota arrunta 40 eurokoa da; bi anai-arrebatik aurrera duten familientzat 22 eurokoa. Haurtxokoaz gain, datorren asterako, Inaugurazio Jaiak antolatu dituzte; 21ean, Lapitzeko Haurtxokoan (17:00etatik 20:00etara) eta 22an, Landetxan (16:30etatik 19:30etara).