Eguraldi eskasa egingo du asteburuan, iragarpenek diotenez. Mugikortasun Astearen barruko ekitaldiak, Igande Sasoi eta Girabira, adibidez, ez dira egingo.
Kalean egitekoa ziren hainbat jarduera bertan behera gelditu dira.
Asteburuan eguraldi txarra egingo duela diote iragarpenek,
euria, ekaitzak eta haize indartsua iragarri dituzte. Horregatik, Irungo Udalak jakinarazi du kalean egitekoak ziren hainbat jarduera bertan behera gelditu direla.
Batetik, Mugikortasun Astearen barruan astebururako prestatuta zeudenak ez dira egingo, besteak beste autoen erakusketa, tailerrak, musika ekitaldiak, eta Merka2dasoa azoka.
Bestetik, Igande Sasoiren barrukoak ere bertan behera gelditu dira, horien artean urteko irundar kirolari onenei eman beharreko saria.
Girabira ere egitekoa zen, Gain Gainean parkean. Hura hilaren 24ra atzeratu dute.