Irungo Udalak aurtengo ikasturterako familiei eskolako materiala erosteko martxan jarri duen 'Erosi eta ikasi' programa azken txanpan da.
Eskola jantziak, idazketa materiala, liburuak eta eta bestelakoak finantza daitezke ‘Erosi eta ikasi’ programaren bitartez.
Irungo Udalak aurtengo ikasturterako familiei eskolako materiala erosteko martxan jarri duen ‘Erosi eta ikasi’ programa azken txanpan da.
Udalak jakinarazi duenez, erosketa guztien fakturak gorde beharko dira. Irunen erroldaturik dauden Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden haurren familiei bideratuko zaie laguntza. Eskaera egiteko,
Irungo web orrialde ofizialean edota 010 telefono zenbakira deitu beharko dute familia interesatu guztiek.