Bihar da Emekiko ikastaroetan izena emateko azken eguna

Honako ikastaroak antolatu dituzte: Euskal dantzak, Oinarrizko zeramika, Ingelesa, Yoga, Jantzigintza, Eskulanak, Imitaziozko bitxiak, eta Trikota.

Atzo, hilak 13, ireki zuen Emeki elkarteak udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Gaur eta bihar ere izango da aukera, 17:00etatik 19:00etara Puntaleko eskolan, edo ordu tarte horretan 943 64 32 02 telefono zenbakira deituz. Honako ikastaroak antolatu dituzte: Euskal dantzak, Oinarrizko zeramika, Ingelesa, Yoga, Jantzigintza, Eskulanak, Imitaziozko bitxiak (bisuteria), eta Trikota. Urteroko matrikula 36 eurokoa da, eta hiruhileko ikastaroarena 90 eurokoa (trikota ezik, 18 euro). Hiruhileko ikastaroez gain, urriaren 21erako (larunbata) Pomadak, ukenduak eta kremak tailerra antolatu dute. Hiru orduko tailerra izango da, 16:30etik 19:30era egingo dutena, eta 15 euro jarri behar dira.

Emekiren udazkeneko ikastaroak

  • Oinarrizko zeramika: Astelehenetan, 10:00etatik 12:00etara.
  • Euskal dantzak: Astelehenetan, 17:30etik 19:00etara.
  • Jantzigintza: Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara; asteartetan, 10:00etatik 12:00etara; ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Ingelesa: Astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara.
  • Yoga: Astearte eta ostegunetan, 18:45etik 19:45era eta 20:00etatik 21:00etara; asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
  • Eskulanak: Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara.
  • Imitaziozko bitxiak: Asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara.
  • Trikota: Ostegunetan 18:30etik 20:00etara; ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.
Emeki Genero formakuntza tailerra

Puntaleko eskolako egoitzan egiten ditu Emekik tailerrak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.