Irungo Udalak, Lady Red Management elkartearekin elkarlanean, Mekfest musika jaialdia antolatu du urrirako.
Atzo aurkeztu zuten Urdanibia plazan Mekfest jaialdia.
Atzo, hilaren 12an, Irunen egingo duten Mekfest jaialdia aurkeztu zuten. Irungo Udalak, Lady Red Management elkartearekin elkarlanean aritu da, jaialdiko edizio indartsuena prestatzeko. Aurreko edizioak Cafe Irunen egin dituzte; aurtengoa berriz, Urdanibia plazan.
Datorren urriaren 20etik 22ra, Urdanibia plazak hogeita hamar bat kontzertu jasoko ditu. Jaialdiak, helburu bezala, gertuko eta nazioarteko taldeak herri eta oholtza berean ikusteko aukera izatea du. Horretarako, hiru eszenatoki ezberdin kokatuko dituzte plazan. Oholtza igoko diren talde nabarmenenak Sunsets Sons, Iseo & Dodosound edo Niña Coyote eta Chico Tornado dira. Guztira, 31 kontzertu antolatu dituzte.
Musika saioez gain, bi janari postu ezberdin ipiniko dituzte. Gainera, musikarekin zerikusia duten produktuak erosteko aukera izango dute Urdanibian. Datozen egunetan kontzertuen ordutegiaren berri emango du Udalak.