Landetxa auzo elkarteak ez du Udaleko prozesu partehartzailean parte hartuko
Katea-Landetxa Auzo Elkarteak, joan den astean Udalak sustatutako aurrekontu partehartzaileen harira, hainbat kontu argitu nahi izan ditu.
- Auzoetako benetako plan bat negoziatzeko benetako nahia falta da (Irungo auzo elkarte ezberdinek defendatutako proposamenak).
- Gure iritziz, sustatzen dena, ez da benetako prozesu partehartzailea. Bertan ez dira herri mailako udal politiken lehentasunak aztertu eta adosten adibidez arlo hauetan: gizarte gaietan, ingurugiroan, parekidetasunean, etxebizitzan, mugikortasunean eta hirigintzan. Horretarako, beste eredu bat sustatu beharko litzateke non partehartze zuzena eta eztabaida oinarrizko ardatzak izan beharko luketen; azterketa prozesu horren bidez analizatu eta adostuko litzateke zeintzuk diren herri mailan dauden lehentasunak, eta horren arabera erabaki beharko lirateke egitasmoak. Ez orain gertatzen den moduan: kolektibo batzuei interesa dakieken proposamenak bozkatzeko guda bat dirudi, herri osoaren interesentzat lehentasuna duten aztertu eta eztabaidatu gabe.