Abuztuan Irunen gertatutako ustezko bahiketa baten harira gizon bat atxilotu dute
Segurtasun sailak gaurkoan jakinarazi duenez, Ertzaintzak ustezko legez kanpoko atxiloketa kasu bat argitu du; gizonezko bat atxilotu dute.
Segurtasun sailak gaur jakinarazi duenez, Ertzaintzak ustezko legez kanpoko bahiketa kasu bat argitu du; gizonezko bat atxilotu dute.
Irungo Ertzain etxeko polizia ikerketak joan den abuztuaren 23an Irunen gertatutako ustezko bahiketa kasu bat argitu du. Jakinarazi dutenez, hiru gizonezkok beste gizonezko bat bahitu zuten, droga kontu-garbitze bat zela medio. Joan den hilaren 6ean, 38 urteko ustezko egileetako bat atxilotu zuten Irunen. 25 eta 24 urteko beste bi ustezko egileak ikerketapean geratu dira. Kasua epailearen esku utzi dute.