Hondarribiko aireportuan ia sei puntuan hazi da bidaiaren kopurua abuztuan. Urte osoko datua ere baikorra da, nabarmena da hazkundea.
Hegazkin bat, Hondarribian lurra hartzen.
Abuztuan, iazko abuztuarekin alderatuz, %5,9 egin du gora Hondarribiko aireportuaren bidaiarien trafikoak. 18.414 bidaiarik erabili dute azpiegitura Euskal Herritik atera, edo etortzeko. Urteko datu orokorra pixka bat hobea da: 2017an %6 hazi da bidaiarien joan-etorria: aireportuan 185.774 erabiltzaile izan dira.
Urtean zehar Bartzelona eta Madrilekin hegaldiak eskaintzen dituzte Hondarribian. Udan, Londres eta Palma (Mallorca. Herrialde Katalanak) aldera ere doaz hegaldiak.
BERRIA egunkariak
pistaren gaineko erreportajea egin du gaurko papereko ediziorako. Pista murrizteak zein eragin izan dezakeen aztertu dute.