Gaur eman dituzte Txingudi Tenis-eko instalazioak berritzeko lehen pausuak.
Txingudi Irun Tenis Cluben egungo irudia.
Gaur eman dituzte Txingudi Tenis-eko instalazioak berritzeko lehen pausuak. Lehen lan horiek proiektuaren lehen atalari dagozkio, eta datorren udararako aurreikusi dituzte Udaletik.
Egungo eraikina bota eta bi solairuko berria egingo dute. Igerilekua ere berrituko dute eta 368 metro karratuko azalera izango du. Gainera, eremu berdeak ere handituko dituztela aipatu dute, 2.060 metro koadro gehiagorekin. Obrentzat Udalak 1.942.686,30 euroko aurrekontua du.