Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebitzako sailak, Letxunborro inguruko gasolindegiaren eraisteko prozesua aurkeztu berri du.
Letxunborroko gasolindegiak egun duen itxura
Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebitzako sailak, Letxunborro inguruko gasolindegia eraisteko prozesua aurkeztu berri du. Horrez gain, hiriko beste eremuak berreskuratzeko nahia azaldu du Udalak.
2008. urtean hiriko azken industria poligonoa eraiki zuten, eta orduz geroztik, Udalak lurzoru berriak berreskuratzeko beharra ikusi du, bestelako enpresak erakartzen hasteko. Egun, Letxunborroko gasolindegia erabilerarik gabekoa da. Guztira, eremuak 3.500 metro koadroko azalera du, eta etorkizuneko poligono eremu berria eraikitzeko baliagarria izango da.