Joan den asteburuan, Seu d´Urgell-en jokatutako Eslaloneko Munduko Kopan, Santiagotarrak Elkarteko hiru kidek hartu zuten parte.
Santiagotarrakeko kirolariak, Seu d´Urgell-eko kanalean.
Joan den asteburuan, Seu d´Urgell-en jokatutako Eslaloneko Munduko Kopan, Santiagotarrak Elkarteko hiru kidek hartu zuten parte. Sentsazio gazi-gozoarekin bueltatu dira piraguistak; bosgarren eta bi hamargarren postuekin bueltatu dira Irunera. Crespo, K1ean, merezitako bosgarren postua eskuratu zuen. Bestalde, Ander Elosegi irundarrak, c1ean, hamargarren geratu zen, lau segunduko penalizazioa jaso ondoren. Klara Olazabal ere bertan izan zen, eta irundarrak ere hamargarren postua eskuratu zuen, finalerdian bi ukitu egin zituelako.
Datorren hilaren 28tik urriaren 1era bitarte, Frantziako Pabe hirian Munduko Txapelketa egingo dute. Seu d´Urgell-eko Kopan lehiatutako Santiagotarrakeko kirolariez gain, Paula Grijalba piraguista ere bertan izango da.