Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bitartez, hiriko enpresa industrialetan eta elkarri lotutako zerbitzuetako enpresetan sormena txertatzeko apustua egin du, hirugarrenez, IrunLab Industria progama baliatuz.
Iazko IrunLab Indsutria programaren saioetako bat.
Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bitartez, hiriko enpresa industrialetan eta elkarri lotutako zerbitzuetako enpresetan sormena txertatzeko apustua egin du, hirugarrenez, IrunLab Industria progama baliatuz. Guztira, azken hiru urteetan, hamaika enpresa ezberdinek hartu dute parte.
Jada IrunLab Industria programaren hirugarren edizioa da eta aurten ere hiru enpresak hartuko dute parte. Giza baliabideen antolamendua, laneko giroa eta langileen parte hartzea hobetzeko helburua du programak. Hori burutzeko, artista eta sortzaile ezberdinekin arituko dira elkarlanean.
Hiru enpresa horiek Placisa S.A., Neumaticos Txepetxa SAL eta Railtek Ingeniaritza Industriala S.L. dira; lehenengoaren kasuan Carlos Belda aktore, zuzendari eta irakaslerekin egingo dute lan, bigarrenean Pezestudio-rekin eta hirugarrenean Diego Soroa Cuantics Creatives Lab sorkuntza aplikatuko laborategiko zuzendariarekin. Atzo, hilak 7, enpresa eta parte hartzaileen arteko lehen topaketa egin zuten.