Atzo, hilak 6, Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) eta Super Amara enpresak babesle bezala jarraitzeko hitzarmena sinatu zuten.
Irungo Udalean sinatu zuten atzo taldearen eta enpresaren arteko hitzarmena.
Atzo, hilak 6, Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) eta Super Amara supermerkatuak babesle bezala jarraitzeko hitzarmena sinatu zuten. 2011. urtetik da Super Amara atletismoko taldearen babesle ofiziala. BATetik, hitzarmena “pozik” jaso dute, azken sei urteetan “ezinbestekoa” izan den laguntza eskertuz. Hitzarmena sinatzera Irungo alkate Jose Antonio Santano, Super Amarako ordezkari Victor Espinosa eta Alfonso Reiriz, Udaleko Kirol ordezkari Pedro Alegre eta BATeko Ibon Muñoz izan ziren.