Datorren kurtsorako, guztira, 366 ikastaro ezberdin eskainiko dituzte bi kiroldegietan.
Azken Portu kiroldegiaren ataria.
Datorren astelehenan, hilak 11, Irungo kiroldegiek kurtso berriari hasiera emango diote. Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan, guztira, 366 ikastaro ezberdin eskainiko dituzte.
2017. urteari amaiera emateko falta diren hilabeteetan igeriketako 236 eta aretoko 130 ikastaro ezberdin antolatu dituzte. Horietatik, Artalekuk 181 jasoko ditu; Azken Portuk berriz, 185. Guztira, 4.203 plaza daude irundarren eskutara (Artalekun 1.873 eta Azken Portun 2.330). Aurtengo berritasun bezala, mindfulness eta hipokontrologia modalitateko ikastaroak eskainiko dituzte.
Ikastaroetan aurre izena emateko epea 3.217 lagunekin itxi zuten asteartean. Iazko datuekin alderatuta, izen emateak %3an igo dira. Hilaren 20tik aurrera, bestelako izen emateak egin ahalko dituzte interesatuek.