Madrilgo lehiaketan emaitza bikaina lortu ostean, Parisera bidean dira Pauso-k dantza taldeko kideak.
Pauso-k dantza eskolako kideei Udalean egindako harrera.
Datorren larunbat eta igandean, hilaren 9 eta 10ean hain zuzen ere, Pauso-k Irungo dantza eskolako dantzariak Pariseko hip-hop estiloko finalean izango dira. Hasiera batean, Euskal Herri inguruko lehiaketetan hasi ziren parte hartzen. Aurten, Barakaldoko lehiaketan eskuratutako emaitza onak direla-eta, Madrilera joateko aukera izan du taldeak. Bertan, Irungo taldeko hainbat taldek irabazi zuten eta Parisera bidaiatzeko pasea lortu zuten, han egingo duten finalean lehiatzeko.
Guztira, Pauso-k eskolako sei taldek parte hartuko dute (talde bat gurasoz osaturik dago soilik), hip-hop eta estilo garaikidean.