Irungo ordenantza berriak "denbora mugatu baterako baimenak" ematen dituela salatu du alderdiak, beste udalerrietan baimenak babesteko egokitu diren bitar
Janari azkarreko salmenta ibiltari bat Basque Fast Food jaialdian.
Irungo Ezker Anitza alderdiak joan den ekainean, Paloma Lopez eurodiputatuarekin batera, euskal saltzaile ibiltarien kolektiboekin bilera bat izan zuten. Bertan, Udalak aurrera daraman salmenta ibiltaria “arautzeko” ordenantza berriarengatik “diskriminatuta” ikusten dute euren burua, ez baita kontuan hartzen “saltzaileen antzinatasuna lizentzia berriak eskatzerakoan”.
Irungo ordenantza berriak “denbora mugatu baterako baimenak” ematen dituela salatu du alderdiak, beste udalerrietan baimenak babesteko egokitu diren bitartean. Horregatik guztiagatik, Paloma Lopez Ezker Anitza alderdiko eurodiputatuak, ondorengo bi galdera bideratu ditu Europar Parlamentuko Komisioan:
- “Komisioak aintzakotzat hartu du estatu kideek salmenta ibiltariaren inguruan legeak egin ditzakela, 11. artikuluaren arabera, mugarik gabeko baimenak aurreikusten dituena?”
- “Hala ez bada; lizentzien luzatzea salatzaile ibiltarien antzinatasuna kontuan hartuz egin beharko litzatekeela uste du, interes orokorra kontuan hartuta eta 12.3 artikuluak aurreikusten duen bezala?”
Bi galdera horiei erantzuna jasotzeko “desiratzen” daude alderdian, “Udala eta saltzaileen arteko gatazka gehiegi luzatzen ari baita”, gehitu dute.