Jaien ondoren irekiko du Emekik ikastaroetarako izen ematea

Ikasturteko lehen hiruhilekorako zortzi jarduera desberdin antolatu dituzte, eta Pomadak, ukenduak eta kremak egiten ikasteko tailerra.

Emeki elkarteak ikasturte berriko ikastaroen berri eman du. Honako ikastaroak antolatu dituzte: Euskal dantzak, Oinarrizko zeramika, Ingelesa, Yoga, Jantzigintza, Eskulanak, Imitaziozko bitxiak (bisuteria), eta Trikota. Urteroko matrikula 36 eurokoa da, eta hiruhileko ikastaroarena 90 eurokoa (trikota ezik, 18 euro). Izena eman nahi duenak Puntaleko eskolan egin dezake hilaren 13tik 15era, 17:00etatik 19:00etara. Bestela, posta elektronikoz idatzi edo 943 64 32 02 telefono zenbakira deitu eta mezu bat utzi dezake. Hiruhileko ikastaroez gain, urriaren 21erako (larunbata) Pomadak, ukenduak eta kremak tailerra antolatu dute. Hiru orduko tailerra izango da, 16:30etik 19:30era egingo dutena, eta 15 euro jarri behar dira.

Emekiren udazkeneko ikastaroak

  • Oinarrizko zeramika: Astelehenetan, 10:00etatik 12:00etara.
  • Euskal dantzak: Astelehenetan, 17:30etik 19:00etara.
  • Jantzigintza: Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara; asteartetan, 10:00etatik 12:00etara; ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Ingelesa: Astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara.
  • Yoga: Astearte eta ostegunetan, 18:45etik 19:45era eta 20:00etatik 21:00etara; asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
  • Eskulanak: Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara.
  • Imitaziozko bitxiak: Asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara.
  • Trikota: Ostegunetan 18:30etik 20:00etara; ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.
Emekiren erakusketa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.