Joan den larunbatean, hilak 2, Irungo Santiagotarrak elkarteak Eslalon Olinpikoaren Munduko 4. Kopan parte hartu zuen Italiako Ivrea herrian.
Dagoeneko bi piraguistak Seu d´Urgelleko Eslaloneko Munduko 5. Kopan pentsatzen ari dira.
Joan den larunbatean, hilak 2, Irungo Santiagotarrak elkarteak Eslalon Olinpikoaren Munduko 4. Kopan parte hartu zuen Italiako Ivrea herrian. Bertan, Klara Olazabal eta Joan Crespo kirolariek ez ziren finalerdietarako sailkatu. Ostiralean biek finalerdietan lehiatzeko txartela eskuratu arren, akats txikiak direla-eta, garesti ordaindu zuten Santiagotarrak-eko kirolariek. Azkenean, sailkapenean, Olazabal hogeita bederatzigarren eta Crespo hemeretzigarren sailkatu ziren.
Santiagotarrak elkarteak Seu d´Urgelleko Munduko Kopan du hurrengo geltokia, Eslaloneko Munduko 5 Kopan hain zuzen ere.