Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bertsotan jaso dute Berdintasunaren Hiria saria

Emakume bertsolariek jaso dute aurten Jaizkibel konpainia parekideak 2015etik deitzen duen saria. Larunbatean egin zuten sari banaketa.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/09/04
Jaizkibel Berdintasunaren Hiria Saria

Sarituak, zapia lepoan dutela, Jaizkibel konpainiako ordezkariekin

Garai batekoek eta oraingoek, emakume bertsolariek jaso dute aurten Jaizkibel konpainia parekideak hirugarrenez deitu duen Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria. Larunbat arratsean egin zuten saria banatzeko ekitaldia Kultur Etxean, Jaizkibelen lehen entseguaren atsedenaldian. 2015ean deitu zuten lehen aldiz, “emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egin duten pertsonak edo erakundeak” aintzat hartzeko. Marian Emazabel konpainia parekideko kideak azaldu zuenez, “mende luzez gizonezkoen mundua izan den horretan berdintasuna txertatzeagatik” omendu ditu epaimahaiak emakume bertsolariak. Sarituen izenean, Erika Lagoma, Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Kristina Mardaras eta Maialen Lujanbio agertu ziren ekitaldira. Jaizkibel konpainiaren zapi bana jaso zuten, hori baita sariaren ikur sinbolikoa. Hoberen dakiten bezala, bertsotan eskertu zuten III. Berdintasunaren Hiria sarirako beraiekin akordatu izana. Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak, Garbiñe Biurrun epaileak, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak, Xabier Lapitz kazetariak eta Nieves Alza saskibaloi entrenatzaile ohiak osatu dute aurtengo epaimahaia. Rios eta Lapitz ezik, beste hirurak izan ziren sari banaketan. Ordezkaritza zabala Kultur Etxeko ekitaldira hainbat erakundeetako ordezkariak hurbildu ziren, Jaizkibel konpainiari sustengua emateko xedez. Besteak beste, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Julia Hernandez Arartekoaren ondokoa, Denis Itxaso Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatua, EH Bildu eta Ahal Duguko zenbait batzarkide, alderdi moreko senatari Josetxo Arrieta, eta Abotsanitz eta EH Bilduko udal taldeetako kideak hurbildu ziren Hondarribia Berdintasunaren Hiria Sariko hirugarren ekitaldiko sari banaketara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.