Hilaren 6an garbituko dute Bidasoa ibaia, Berriztu elkartearen ekimenez. Santiagotarrak Kirol Elkartearen egoitzaren inguruan arituko dira.
Berriztuko kideak, iazko garbiketa hasi aurretik.
Hilaren 6an (asteazkena), 15-16 urteko nerabe talde batek Bidasoa ibaia garbituko du. Zehazki, Santiagotarrak Kirol Elkartearen egoitzaren inguruan arituko dira hondakinak jasotzen. Berriztu Hezkuntza Elkarteak koordinatuko du iniziatiba. Izan ere, nerabe horiek Berrizturen laguntza jasotzen ari dira, eta laguntza programaren barruan kokatu behar da garbiketa.
16:00etatik 19:00etara egingo dute garbiketa. Santiagotarrak-ek utzitako piraguak erabiliko dituzte nerabeek ibaian ikusten diten zaborra jasotzeko. Behin hori jasota, Txingudiko Zerbitzuak erakundeak utzitako edukiontzietan sartuko dute.
Berriztu elkartea familiak eta pertsonak laguntzeko, eta harreman aukera berriak sortu, kudeatu eta garatzeko sortu zuten. Oraingoan, Bidasoa garbitzeko zereginean Santiagotarrak-en eta Surfraider fundazioaren laguntza izango dute. Aurreko urteetan ere jarduera berbera egin dute Berriztuko kideek, Bidasoaren beste eremu batzuetan.