Irun Rock jaialdia, Adour Bidasoa XXVI. Pintura Lehiaketa edota Girabira dira iraileko agendako ekitaldi nagusienak.
Siniestro Total taldearen kontzertuko une bat, 2015ko Irun Rock jaialdian.
Datorren irailean, kulturak Irungo kaleak beteko ditu. Hamaika musika, dantza eta arte ekitaldi antolatu ditu Udalak, irailean ere, agendaz kanpoko jarduerez gozatzeko.
Irun Rock da musika arloan antolatu duten iraileko ekitaldirik nagusiena. Hilaren 29tik urriaren 1era bitarte, puntako hainbat talderen kontzertuak ikusgai izango dira San Juan plazan, denak doan. Guztira, hamabost talde igoko dira oholtza gainera. Gainera, Irun Hiria musika bandak eta Bidasoko XI Abesbatzak musika saio bana eskainiko dute, hilaren 7an eta 30tik 1era, hain zuzen ere.
Arteari dagokionean, hilaren 22tik urriaren 5era iraungo duen Adour Bidasoa XXVI. Pintura Lehiaketa egingo dute. Oiasso Museoak ere badu zer eskaini datorren hilerako:
Ikimilikiliklik: J.A. Artzeren unibertsoa erakustaldia eskainiko dute. Hilaren 22an ere, Dantza Hirian jaialdi ibiltariak Irungo kaleak zeharkatuko ditu. Arteaz gain, zinea eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute irundarrek hirugarren Girabiran. Aurten ere, bigarren aldiz, Ribera programa abian jarri du Udalak. Bigarren edizioa Santiagotarrak elkarteko egoitza inguruan egingo dute.