Ireki dute Amute-Kostako pala txapelketan izena emateko epea

Atzotik eta irailaren 10era arte dago Amute-Kostako jaietako pala torneoan izena emateko aukera. Binakako txapelketa izaten da, Hondarribiko eta Irungo palista afizionatu onenak eta saiatuenak biltzen dituena. Finala, auzoko jaietan egingo da, urriaren 7an. Bikote irabazleak txapela eta Manolo jatetxean bazkari bat jasoko du, bi lagunentzako noski. Manolo tabernan bertan eman behar da izena. Izena ematen duten bikote kopuruaren arabera, ligaxka edo kanporaketa antolatuko du auzo elkarteak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.