Guadalupeko Igoera 18:00etan hasiko da Jostaldi pilotalekutik. 4.720 metroko bidea izango dute aurretik, maldan gora, izena ematen dutenek.
Iazko edizioan, korrikalari talde bat helmugara iristen.
Klasikoa da jada herri krosen egutegian. 41.enez, eta
Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) Guadalupeko Igoera antolatu du larunbaterako. 18:00etan hasiko da proba Jostaldi pilotalekutik, eta maldan gora 4.720 metroko bidea egin beharko dute partaideek. Horien muga 500etan ezarri du BATek.
Izena emateko aukera zabalik dago, ostiral gauerdira arte. Hori egiteko
Kirolprobak-en webgunera joan behar dute partaideek (bertan lasterketaren xehetasun gehiago daude). Izena bertan aldez aurretik emanez gero, txip horia dutenek (jabetzakoa) 10 euro ordaindu behar dituzte, eta zuria behar dutenek (proba horretarako soilik) 12. Larunbatean izen ematea garestiagoa da, 16 eurokoa.
Bakarka bakarrik ez. Kuadrillaka ere parte har daiteke proban. Hori egiteko, eta behin Kirolprobak-en izena emanda, bosteko taldea gutxienez osatu behar da, eta larunbatean antolatzaileei jakinarazi talde bakoitzeko partaideak zeintzuk izango diren (16:30etik aurrera Jostaldin).
Sarien aldetik, asko. Emakume zein gizonetan lehen bost sailkatuei emango diete saria. Gainera, kuadrillen lehian, lehen biei bazkari/afari bat emango diete.
Haurrenak
Helduenaz gain, haurren lasterketak ere izango dira. Horiek Zumardiaren eta harresiaren inguruan egingo dituzte zortzigarren urtez, 16:00etatik aurrera. 1 eta 13 urte artekoentzako izango dira lasterketak, hamahiru orotara: adinaren arabera, luzeago edo motzago izango dira lasterketa horiek. Doan dira denak. Egunean bertan horietarako izena eman daiteke, baina BATek aholkatu du izen ematea aldez aurretik egitea komeni dela,
Kirolprobak-en webgunearen bitartez.
HITZA iazko Guadalupeko Igoeran izan zen. Hona bertako bi argazki galeria: