Irailean zehar, hiritar guztiei bideratutako hiru jardunaldi egingo dituzte, bizilagunek aurrekontuko dirua non eta nola inbertitu nahi duten aztertzeko.
Azken urteetan aurrekontu partehartzaileak definitzeko hainbat jardunaldi egin dituzte.
2018ko aurrekontu partehartzaileak finkatzeko epea ireki berri du Irungo Udalak. Irailean zehar, hiritar guztiei bideratutako hiru jardunaldi egingo dituzte, bizilagunek aurrekontua non eta nola inbertitu nahi duten aztertzeko.
Aurtengo aurrekontua 1,5 milioi eurokoa da. Bi atal nagusitan banatuko dute aukeraketa prozesua: lehenik, hiru jardunaldietan, hiritarrek euren proposamenak egingo dituzte, ondoren, bigarren atalean, zein proposamenari aurre egiteko erabakia hartzeko. Hiritarrek egingo dituzten proposamenak gehienez urte bateko epean egitekoak izango dira, Irungo Udalak eskumena izan beharko du eta interes orokorrekoak izan beharko dute.
Jardunaldiak irailaren 13, 18 eta 21 egingo dituzte. Lehena Palmera Monteron izango da; besteak, hiriko beste leku esanguratsuetan (oraindik zehazteke). Bizilagunek aurkeztuko dituzten proposamenei bozka eman ahal izateko, Irun Txartela erabiltzeko aukera izango dute irundarrek. Bozketa prozesuan zalantzarik izanez gero, HAZ bulegoan edota 010 telefono zenbakian informazio guztia eskuragarri dago.