Zubietako A aukera, alderdi jeltzalearentzat "aukera interesgarriena" dela aipatu dute.
Plaiaundiko egungo kirol-instalazioak.
Plaiaundiko kirol pisten leku aldaketa dela-eta, Irungo EAJk Zubietako aukera defendatzen jarraitzen duela gogorarazi berri du.
Zubietako A aukera, alderdi jeltzalearentzat “aukera interesgarriena” da. Hala ere, lehenengoa bideraezina izango balitz, “beste kokaleku posible batzuk” ez dituzte baztertzen. Olaberria Bailararen Plan Berezia “beti bezala defendatzen” jarraitzen dutela gogorarazi dute, alderdiak “herriko birika berde gisa” babestu duelako. Gainera, prentsan alderdiak Bekoerrotara eramateko erabakia hartu zuela azaldu izana “filtrazio interesatua” izan dela salatu dute, alderdiak ez duela inoiz horrelako erabakirik hartu.