Fenomena rock jaialdiaren aurkezpena, ostiralean
II. Fenomena jaialdiko kartela aurkeztuko dute ostiralean Q Hondarribian. Urriaren 7an egingo dute rock jaialdia Alde Zaharrean.
Musika jaialdi handi batek aurkezpen jaia behar du aurretik, promoziorako, giroa berotzeko, entrenatzen joateko, kartela ezagutarazteko… Horixe pentsatu dute Hondarribiko Fenomena Kultur Elkartekoek. Bigarren Fenomena rock jaialdia prestatzen ari dira urriaren 7rako, eta ostiral honetan (hilak 28) aurkezpen jaia egingo dute, Q Hondarribia dantzalekuko terrazan, sarrera librearekin. 19:30ean hasiko da jaia, Perretxiko Kid DJ altsasuarrarekin. Musikaz aparte, parri-potea izango da —parrillada erako pintxo-potea—. 20:30ak aldera aurkeztuko dute II. Fenomenako kartela. Ondoren musikak jarraituko du, 23:00ak arte. Urria iritsi zain egon gabe, rock giroz nahi adina bustitzeko aukera izango da ostiralean. Iaz lau talde Iazko urriaren 8an egin zuten lehen Fenomena jaialdia, egun osoz, Apezpiku plazan eta Kasino Zaharreko lorategietan. Everybody here wants you eta Joseba Irazoki taldeek jo zuten, eta Mandela Selekhta eta Don Loope DJekin askotariko rock azpi-estiloak ezagutzeko eta dantzatzeko aukera izan zen (