Joan den asteburuan Bratislavan 23 urte azpiko Eslalon Olinpikoaren Munduko Txapelketa egin zuten.
Bigarren postua eskuratu du irundarrak.
Joan den asteburuan Bratislavan 23 urte azpiko Eslalon Olinpikoaren Munduko Txapelketa egin zuten. Bertan, Santiagotarrak elkarteko Klara Olazabal irundarrak zilarrezko domina eskuratu zuen C1 modalitatean.
Bestalde, Lleidako Sort herrian, Gazteen Eslalomeko Espainiako Lehenengo Kopan, Santiagotarrak elkarteko haur kategoriako piraguistek taldekako sailkapenean lehenengo postua eskuratu zuten. Gainera, dagoeneko Paula Grijalba eta Jon Iribarren Austrian dira, hilaren 26tik 29ra iraungo duen Ur Bizietako Jaitsierako Junior eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan lehiatzeko prest.