Datorren asteartera arte, bost egunez etengabe, auzoko bizilagunek hamaika ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Diana Santiago auzoko jaien klasikoa bilakatu da.
Atzo hasi ziren Irungo Santiago auzoko jaiak. Datorren asteartera arte, bost egunez etengabe, auzoko bizilagunek hamaika ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Gaurko egitarauaren barruan, buruhandiak, Irungo Atsegiñaren eskutik kalejira edota entzierro txikia dira ekitaldi aipagarrienak.
Biharko, crossfit erakusketa, mus txapelketa edota Gin tonic festa antolatu dituzte, beste ekitaldien artean.
Igandea, txikien eguna izango da. Piragua jokoak, haurrentzako jokoak eta haurrentzako musika saioak prestatu dituzte.
Astelehenean berriz, Haurren eta Aldapako beteranoen danborrada handia egingo dute auzoko kaleetan barrena. Gainera, Santiagoko Deabruak kultur elkarteak ikuskizun piroteknikoa eskainiko du. Ondoren, disko festaren txanda izango da. Azkenik,
asteartean, XIX. Herri lasterketa: Santiagoko Krossa (Super Amara – BAT Taldeak antolatuta) antolatu dute. Gainera, jaiei behar bezalako amaiera emateko, festa amaiera antolatu dute, 19:00etan.