Egun, Irungo alkatea "bere garaian adostutako erabakia pikutara bidaltzen" ari dela salatu dute, Olaberriaren aukera behin betiko hartu duela.
Plaiaundiko egungo kirol-instalazioak.
Azken egunetan, Zubietako aukera lehena izan arren, Plaiaundiko pistak Olaberriara eramateko proiektua aurkeztu du Udalak. Aldaketa horren harira, Ekologistak Martxan elkarteak zuzeneko mezua luzatu dio Jose Antonio Santano Irungo alkateari.
Azken urteetan, hiriko gizarte eta politika elkarteek Olaberriako eremua “bere osotasunean babesteko” akordio batetara “aho batez” iritsi zirela gogorarazi dute. Gainera, bertan, soilik landa jarduera eta ingurumenaren defentsaren aldeko erabilera sustatzeko erabakia hartu zutela esan dute. Egun, Irungo alkatea “bere garaian adostutako erabakia pikutara bidaltzen” ari dela salatu dute, Olaberriaren aukera behin betiko aukeratu duela. Eremuak duen ingurumen-inpaktua eta autobidearen hegoaldean kokaturik dagoelako bota zuten atzera Olaberriako eremua babesteko erabakia. Gainera, eremua Haranaren Babeserako Plan Bereziaren barruan kokatu zutela gogorarazi dute.
Alkatearen azken erabakia “oso larria” dela uste dute elkarte ekologistatik, “asko kostatutako adostasuna hausten saiatzen” ari direla. Beste behin, Gobernu taldeak duen “konpromiso falta” agerian geratzen dela aipatu dute. Beste aukera gehiago maneiatzea planteatu diote alkateari, Olaberria eremua, “ukiezina” delako.