Ohiko nazioarteko piragua jaitsiera 17:00etan hasiko da, eta lehenengoz egingo den herrikoia 18:00etan. Herrikoian izena emateko epea bihar bukatuko da.

Nazioarteko jaitsierak lagun gaztea izango du aurten, herrikoia.
Nazioartekoa eta herritarrena. Aurten
Irungo Santiagotarrak Kirol Elkarteak Bidasoa ibaiaren bi jaitsiera prestatu ditu. Larunbatean (hilaren 22an), egingo dituzte biak ala biak: 17:00etan Bidasoa Ibaiaren 51. Nazioarteko Jaitsiera, eta 18:00etan Bidasoa Ibaiaren I. Jaitsiera Herrikoia. 51.ena nazioartekoa eta lehena herritarrena.
Denek izango dute aukera, beraz, gozatzeko: goi mailako palistek, edo lagun artean eta kuadrillan kirolaz gozatu nahi dutenek. Bi lehiak San Migelgo eremutik, Endarlatsatik, hasiko dira, eta klubak Bidasoa ondoan duen egoitzan bukatu.
Herrikoirako izen emate epea hilaren 20an, osteguna, itxiko dute. Izena emateko 943 63 20 56 telefono zenbakira dei daiteke, edo klubera
posta elektronikoa bidali.
Herrikoian, garraioa eta materiala erraztuko die taldeak behar duten guztiei, eta izen ematearen prezioa bost eurokoa da.