Enrike Lekuonari azken agurra emango diote larunbatean, arratsaldean kai berrian, eta ilunabarrean Jaizkibelen.
Larunbatean, hilak 22, emango diote azken agurra Enrike Lekuonari.
Hilaren 12an hil zen, Sustraia elkarteko kideekin zaharberritzen ari zen
Mariñel ontzian edukitako istripuaren ondorioz.
Bi zati izango ditu omenaldiak, publikoa, batetik, eta lagunartekoa, bestetik. 18:00etarako ari dira omenaldi publikoa prestatzen. Kai berrian izango da eta, amaieran, Lekuonaren senideak hark egindako barku batean itsasoratuko dira, errautsetako batzuk bertan botatzeko.
Ondoren, Jaizkibelen izango da azken agurra, ilunabarrean. Lekuona kide zen Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (Hondae) zabaldu duenez, “berak nahiko lukeen bezalakoa” izango da: “Lagunarteko ekitaldi bat egingo da, beste errautsa batzuk airera botako dira eta ondoren bere omenez kantuz eta jaten eguzkia itsasoan sartzen ikusiko dugu”.
Familiak itsasoan botako ditu errautsetako batzuk, Lekuonak diseinatutako barku batean