Hil egin da Mariñel ontzitik erori zen Sustraia elkarteko kidea

Enrike Lekuona Sustraia elkarteko kidea hil da gaur Donostiako ospitalean, bi astez koma egoeran egon eta gero. Ekainaren 29an istripua eduki zuen Mariñel ontzian, elkarteko beste kide batzuekin batera barkua bisita gidatuak jasotzeko prestatzen ari zirela. Legazketarira igotzeko eskaileretatik erori zen, eta kolpe handia hartu zuen buruan. Bi astez koma egoeran egon da, eta ezin izan dio egoerari buelta eman. Gaur goizean hil da.

Familiak egunotan jaso duen berotasuna eskertu nahi izan du. Jakinarazi dutenez, bihar (osteguna) eta etzi Irungo tanatorioan egongo da, eta hilaren 22an azken agurra egingo diote Hondarribian.

Enrique Lekuona

Enrique Lekuona, Mariñel ontzi parean, HITZAri eskainitako elkarrizketa batean

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

  • Enrike Lekuona hil da istripu baten ondorioz | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?
    14 uztaila 2017 at 20:31 - Reply

    […] Lekuona Muñoz (Hondarribia 1946) itsas-ingeniaria zen lanbidez. Hemen eta hemen haren bizitzari eta gure artetik eraman duen istripuari buruzko zenbait xehetasun. Besteak […]

  • Send this to friend