Leka Enea mahai tenis taldeko emakumeek Grezian jokatuko dute ETTU CUPeko lehen fasea; gizonen taldea etxean, Irunen, arituko da.
Greziara bidaia egingo dute emakumeek; gizonen etxean jokatuko dute lehen fasea.
ETTU Cup edo Kluben Europako Kopan jokatuko dute Leka Enea mahai teniseko kirol elkarteko bi talde nagusiek hurrengo sasoian. Lehen faserako izango dituzten kontrarioak jada ezagunak dira.
Emakumeek irailaren bukaeran jokatuko dute lehen fase hori, ligaxka erara, Grezian. Bertan etxeko talde Sarises Florinas, GDCS Do Juncal (Portugal), DT Nidderkäerjeng (Luxemburgo), DT Diddeleng (Luxemburgo) eta GD Toledos (Postugal) taldeen kontra jokatuko du. Sei taldeetatik lehen biak pasatuko dira hurrengo fasera: Balaguer (Lleida, Katalunia), Serbia, Austria edo Errumania izan daitezke bigarren faserako egoitzak.
Talde zaila da emakumeena, eta aldez aurretiko puntuen araberako rankinean Leka Enea bigarren bada ere, erruz borrokatu beharko dute Europako abenturan jarraitzeko.
Honako jokalariek osatuko dute irundarren taldea: Ioana Tecla, Jin Zhang, Belen Calvo, Maialen Iriarte, Elene Sagardia, Ane Ribera, Sara Martinez eta June Garcia.
Gizonak, etxean
ETTU Cupeko lehen ligaxka etxean jokatuko du Leka Eneako gizonen taldeak, Irunen. Hirira, etxekoen kontra jokatzera, Yironi Givatayim Isralel (Israel), Universidad de Burgos (Burgos, Espainia), GDCS JUncal (Portugal) eta CD MSC Tennis Academy SCC (Ukrainia) etorriko dira.
Lehen bi sailkatuak pasatuko dira hurrengo fasera. Hori Santiagon (Galizia), Polinian, Herbehereetan edo Kroazian egingo lukete.
Gizonen taldeko partaideak honakoak dira: Endika Diez, Dorde Borcic, Dani Palacios, Jaime Vidal, Jon Ander Gerrikagoitia eta Eder Vallejo.